XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste problema bat zera da: arte oro eta edozeinek izan behar al duen partignost horrek hezurmamitua, ala artearen parte batek bakarrik (Alderdiaren arteak bakarrik, esaterako).

Lukácsek, E. Fischerek, etc., marxista izan arren, arau horrek artearen parte batentzat bakarrik balio duela, uste dute.

Proletkulturalistak eta sozial-errealistak ados dira puntu honetan: edozein artek eta arte guziak izan behar du alderdikoi eta proletarista.

Beraz, sentimentuak hezitzen dituen eta konzientziari egokitzen dizkion adimenaren artea ote da proletargoarena? Bai.

Bururapen honen azpian sentimentuen eta arrazoimenaren (konzientziaren) berezkuntza garbi bat dago: eta sentimentuak arrazoimenari azpiratzen dizkion berezkuntza, egon ere.

Berezkuntza honekin, printzipio pedagogiko-moralak izugarrizko problemak sortuko ditu, Estetikaren parte diferente bitako arazoak batera hartzen direnean: Artearen helburuen (utilidadearen) partean ongi erabil daiteke printzipio hori (= zertarako da artea?).

Baina arte kreazioaren partean, Estetika guti egin daiteke arrazoimenaren lehentasunarekin (= zerk sortzen du artea?).

Estetikaren parte bion artean, printzipio hau izugarrizko tirandura larrian aurkitzen da.

Laster ikusiko dugunez, soluzioa bide bitatik bilatuko da: batetik, proletarioen sentimentu kolektibua objetibu deklaratuz, sentimentu kolektibuari arrazoimenarekin koinziditu araziz beraz (Kalinin) (3) Alegia, proletargoaren sentimentu kolektibua deklaratuko da objetibu ez proletarioen sentimentu indibiduala. Kolektibidade hau ez dago banako guzien bilduma bezala bururatzerik: kolektibutasun objetibua funtsean zerbait da; edo, bestetik, sentimentuak ukatuz (Gastev).